Bideoa ikusi

#BilletesDeAquí

Bertako merkataritza hiriari bizia ematen dion bizi-proiektu bat da

Bideoa ikusi

Zergatik

Tratu bat proposatzen dizugu. Bertako dendetan erostea irribarre baten truke.

Konfinamenduaren amaierak, kate handiek sustatua, beherapen andana ekarriko du. Saltoki txikiek dendaosteak saldu ezin izan duten generoz lepo dituzte, baina zu erakartzeko beherapen horiekin ezingo dute lehiatu.

Horregatik, #BilletesDeAquí ez da deskontuak edo onura ekonomikoren bat eskaintzen dizun sustapena. Seguru dendari batzuek detailetxo bat izango dutela zurekin, baina hori ez da ekimen honen motorra.

#BilletesDeAquí gizarte-mugimendu bat da, konpromisoa eta eskuzabaltasuna eskatzen dizuna, eta trukean ez dizuna ezer materialik eskaintzen. Baliagarri sentitzearen eta komunitate hobe bati laguntzearen poztasuna, besterik ez. Giza eskalako eredu ekonomikoarekin konpromisoa eskatzen dizugu; bertako ekonomia, gure hiri eta herriak eta gure bizilagunak aurretik jartzen dituen ekonomia.

2019an bataz beste eguneko 31 bertako denda desagertu dira*

Plataforma digitalen etorrerak, saltoki handien lehia jasanezinak, denda-kateek eta Interneten erosteko ohitura berriek, denda txikien biziraupena mehatxatzen dute. Eta sektorearentzat egoera nahiko dramatikoa ez bazen, Espainiako Merkataritza Konfederazioak (CEC) uste du koronabirusaren krisiarekin, bertako denden %20k itxi egin beharko duela. 80.000 establezimendu izango lirateke, 240.000 lanpostu suntsituta. **

Ekimena

Espainiako herri bakoitzak ekintza arin bat izatea nahi dugu, billeteak bere inguruan zirkulatzeko. Ideia sinplea, guztiontzat irekia eta egiteko erraza:

  • Bertako dendetan gastatzen dugun diruak inguru berean hiru aldiz gehiago gutxienez zirkulatzen jarraitzen du, ekonomia orokorrean desagertu baino lehen.
  • Billete horiek ekonomia zirkularra eta konplizitatea sortzen dute bizilagun kontsumitzaile eta merkatarien artean.
  • Esku-dirutan ordaintzen baduzu, ez dago bertako merkataritzaren irabazi-marjina murrizten duen beste inorentzako komisiorik.
  • Bertako dendetan erostea, zuregan, bizilagunetan, hirian eta zure bizi kalitatean inbertitzea da.